Zabalik da tomatea ontziratzen ikasteko tailerrean izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 30a

Urriaren 11n izango da saioa, 18:00etatik 21:00etara, Gaztelekuan. Ekaitz Agirre baserritarrak emango du ikastaroa, eta parte hartzeko izena Gazte Informazio Bulegora deituta eman daiteke.

Tomateak ontziratzen ikasteko tailerra eskainiko du Ekaitz Agirre baserritarrak urriaren 11n, asteartea, Gaztelekuan. Saioa 18:00etan hasi eta 21:00ak aldean amaituko da. Poteetan sartutako tomate guztia ikastaroan parte hartzen duten pertsona guztien artean banatuko dute saioaren bukaeran; eta mokadutxoa ere egingo dute. Ikastaroa Gazte Informazio Bulegoak (GIB) eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu dute. Ikastaroan izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta interesatuek GIBeko 943-15 71 60 zenbakira deitu beharko dute. Ikastaroa ordaintzea posible dutenei, bost euroko laguntza eskatuko diete antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide