Asteartean hasiko dira gaztetxoei zuzendutako judo eskolak Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 30a

Entrenamenduak astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte, Kimura judo taldeak kiroldegian duen gunean

Kimura judo klubeko kideak. Azpeitiko Kimura Judo Klubak gaztetxoentzat judo ikastaroak eskainiko ditu aurten ere, eta asteartean, urriaren 4an, hasiko dira eskolak. Entrenamenduak astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte, Kimura judo taldeak kiroldegian duen gunean. Saioen ordutegia ikasleen adinaren araberakoa izango da. Zortzi urte bitarteko haurrek 17:30ean hasiko dituzte entrenamenduak, eta 12 urte bitartekoek 18:30ean. Bi talde horien entrenamenduak ordubetekoak izango dira. 12 urte baino gehiago dituzten gaztetxoen entrenamenduak, aldiz, 19:30ean izango dira, eta 21:00etan amaituko dituzte saioak. 12 urtetik gorako ikasleak aurreko hilean hasi ziren entrenamenduekin, baina taldean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago oraindik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide