Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hasi zen Tuba Jaialdia. Lehen emanaldia Donostiako Tabakalerako TABA jantokian izan zen. Pianoa lagun, Euskal Herriko zenbait etorkizuneko musikarik eta gaur egungo maisu onenetarikoek eskaini zuten emanaldia. Eva Pereda ta Iñar Sastre piano-joleek, Isidro Lopezek, Samuel Tejadak, Beñat Etxabek, Juan Carlos Ribellesek eta Oscar Abellak hartu zuten parte.
Gaur eta bihar ere izango dira Tuba Jaialdiaren barruko egitasmoak, eta Azpeitian izango dira emanaldiak-eta. Gaur, ostirala, 17:00etan, arnasketa zirkular aurreratuko tailerra egingo dute. Didgeridooa lagun, arnasketa teknika desberdinak landuko dituzte Iban Nikolai eta bere lan taldearen eskutik. Ondoren, Di To Wo taldearen kontzertua eta Jam Sessiona izango da Sanagustin kulturgunean.
Bihar, zapatua, ere izango da ekitaldirik. Izan ere, 09:15ean elkartuko dira musikariak Soreasu antzokian. Beroketa ariketak egin ostean, entsegua egingo dute Juan Carlos Ribellesen gidaritzapean. Segidan, hamaiketakoa izango dute Zokoa soziedadean, eta, ondoren, tailer bat egino dute. 12:30ean beste entsegu bat izango dute musikariek, eta, 14:30ean, bazkaria. Kontzertuaren aurreko entsegua 16:30ean izango da, eta Juan Antxieta musika eskolako abesbatzak lagunduta kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.
Hona hemen, atzo Tabakaleran eskainitako kontzertuan Alaitz Ruizek ateratako argazki batzuk: