Larriki gaixo dauden presoen eskubideak aldarrikatu dituzte osasungintzako hainbat profesionalek

Uztarria.Eus 2016ko ira. 29a, 13:14

Kartzeletan osasun arloan ematen diren eskubide urraketen berri eman dute Azpeitiko anbulatorioko hainbat profesionalek. Horrez gain, "euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko neurriekin amaitzeko eta osasun arloan legeek diotena betetzeko" eskatu dute. Aldarri berarekin, osasungintza arloko beste hainbat norbanakok argazkia aterako dute zapatuan.

Azpeitiko anbulatorioko hainbat profesional, gaur, irailak 27, egin duten agerraldian. (Uztarria.eus) Kartzeletan larriki gaixo dauden euskal presoek osasun arloan jasaten dituzten eskubide urraketez ohartarazteko eta horiek salatzeko agerraldia egin dute, gaur, osteguna, Azpeitiko anbulatorioko hainbat profesionalek. Horiek azaldu dutenez, "Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 1948. urteko bere eraketan onartutako definizioak 'osasuna' erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera dela dio, ez soilik gaixotasunik edota minik ez izatea". Horrez gain, azpimarratu dute, legediak ahalbidetzen duela larriki gaxorik dauden presoei baldintzapeko askatasuna ematea, horiek tratamendu egokia jaso dezaten. Legeek esaten dutena eta errealitatean gertatzen dena "ezberdina" dela nabarmendu dute, eta horregatik "euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko neurriekin amaitzeko eta osasun arloan legeek diotena betetzeko" aldarrikatu dute. Irakurri albiste osoa Uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide