Ner Group eguna ospatu zuten larunbatean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 27a

Pilota izan zen protagonista 300 pertsona inguru bildu ziren ekitaldian.

Haurrak pilotak egiten ikasten. (Euskadiko Pilota Federakuntza) Pasa den larunbatean, hilak 24, Ner Group eguna ospatu zuten Azpeitiko Ikasberri Ikastolan. Euskal Pilotaren inguruan egin zuten ekitaldia, eta 300 pertsona inguru bildu ziren. Horietatik, 100 bat haurrak izan ziren. Ekitaldia 11:00etan hasi zuten eta kamiseta banaketa egin zuten aurrena. Ondoren, haurrek pilotak egiten ikasi zuten, horretarako antolatutako tailerrean. Bazkal ostean, 16:30ean, umeak ikastetxeko frontoian bildu ziren eta bertan Euskal Pilotako modalitate desberdinak ezagutu zituzten. Esate baterako, esku pilotan, paletan eta zesta puntan aritu ziren. Pilotaz gain, Azpeitira hurbildu zirenek puzgarriez, apar jokoez eta aurpegia margotzeko tailerraz gozatzeko aukera izan zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide