Azpeitiko Uri Buru Batzarraren presidenteak, Jabier Altunak, esan du jasotako 3.075 botoek (bozken %43,22) garbi uzten dutela aurreko legealdian Urkulluk eta alderdi jeltzaleko gizon-emakumeek egindako kudeaketa ona izan dela, eta herritarrek konfiantza hori berretsi dutela datozen lau urteetarako.
Altunak eskerrak eman dizkie joan den igandean apoderatu moduan hauteskunde-mahai guztietan lanean aritu diren guztiei ere.