Bernard Testemale argazkilari profesionalak ikastaroa emango du Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 27a

Gaztelekuan izango da, 18:00etan hasita. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena abengoetxea@kulturaz.eus helbidera idatzita, edo 943 15 71 61 telefono zenbakira deituta. Ikastaroa doakoa izango da.

The Big Wave Riders of Hawaii lelopean ikastaroa emango du Bernard Testemale argazkilari profesionalak ostiralean, Azpeitian. Hawaiko kultura eta surfa izango ditu oinarri ikastaroak, eta herriko gaztelekuan emango du. 18:00etan hasiko da, eta bi ordu inguruko luzapena izango du. 12 urtetik gorako edozein herritarrek har dezake parte bertan, baina, horretarako, aurrez eman beharko du izena, abengoetxea@kulturaz.eus helbidera idatzita, edo 943 15 71 61 telefono zenbakira deituta. Osteguna, hilak 29, izango da izena emateko azken eguna, eta ikastaroa dohainik izango da. Testemale bere ibilbide profesionalaz arituko da aurrena, ostiralean. Ondoren, ibilbide horretan landu dituen argazkilaritza teknikak azalduko ditu, hain zuzen ere, The Big Wave Riders of Hawaii lanean erabili dituen kolodoi plakez hitz egingo du. Teknika horrekin argazkilari Frantzesak, koloreen tenperaturarekin eta zilar eta beltz koloreekin jolastuz, argazki zahartuen efektua lortzen du bere irudietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide