Zabalik da oraindik mendi orientazio ikastaroan izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 27a

Emakumeentzako Jabetze Eskolen barruan antolatu dute ikastaroa, eta plaza batzuk libre daude oraindik. Ostirala izango da izena emateko azken eguna.

Emakumeentzako Jabetze Eskolen barruan antolatutako Mendi orientazioa ikastaroan izena eman ahalko da ostirala bitartean, plaza batzuk libre daudelako oraindik. Ikastaroaren helburua da iparrorratzaren erabilera, mapa irakurketa eta orientazioaren oinarriak ezagutzea, emakumeak mendian autonomia eta lasaitasun osoz ibil daitezen. Patri Espinar izango da irakaslea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide