Txikiren eta Otaegiren omenez ekitaldia egingo dute larunbatean, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 26a

'Zutik dirauen herria' lelopean egingo dute omenaldia Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan. Otaegiren familiak azaldu duenez, “egun horren benetako esanahiak ez du zerikursirik heriotzarekin, bizitzarekin baino”.

Bihar, irailak 27, 41 urte izango dira Francoren erregimenak Jon Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi fusilatu zituztela, FRAPeko hiru kiderekin batera. Haiek omentzeko ekitaldia antolatu dute Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan urriaren 1ean, larunbatean. Zutik dirauen herria lelopean egingo da omenaldia 18:00etan hasita. Pasa den larunbatean, Donostian egin zuten prentsaurrekoan Otaegiren senideek azaldu zutenez, “ekitaldi xumea eta intimoa” izango da larunbatekoa. “Gu egia osoaren alde gaude, gure kale eta historia liburuetatik ezer eta inor ezabatu gabe. Gure egiak ez dio inori bizkarrik emango, baina gatazkaren ondorioz pertsona ugariri bortxatu izan zaizkie larriki oinarrizko eskubideak, inolako aitortza eta erreparaziorik gabe. Oker hori zuzendu beharra dago”, esan zuten Otaegiren senideek. “Hala ere, egun horren benetako esanahiak ez du zerikusirik heriotzarekin, bizitzarekin baino”, jarraitu zuten. Urte askoan aitortzarik gabe egon ziren Otaegi eta Txiki, 2012an onartu zituen Eusko Jaurlaritzak biktima moduan. “Frantziako eta Espainiako estatuek pertsona askoren aurkako errepresioa ezkutatu eta zuritu dute”, salatu zuten: “gure sufrimendua ere urteetan isilarazi dute”. Larunbateko ekitaldiaz gain, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak ekitaldia antolatu du, bihar, Zarautzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide