Azpeitia Hiria Xake Saria egin zuten larunbatean

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 26a

Santurtziko taldeak irabazi zuen txapelketa 31 punturekin, eta Groseko eta Azkoitiko taldeak izan ziren bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.

[caption id="attachment_309906" align="aligncenter" width="300"]Partida jokatzen. (Iñaki Uranga) Partida jokatzen. (Iñaki Uranga)[/caption] Pasa den larunbatean VI. Azpeitia Hiria Xake Saria ospatu zen udaletxe azpian. 10 taldek hartu zuten parte txapelketan, eta Santurtziko taldeak irabazi zuen 31 punturekin. Taldean jokatu zuten lehiaketa, eta bakoitza lau jokalariz osatuta egon zen. Jokalari bakoitzak 9 partida jokatu zituen, eta partiden luzapena bost minutukoa izan zen. Txapelketa hori Adiskidetasunaren Zirkuiturako baliagarri izan zen. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “giro onean” ibili ziren, eta “ikusmira” eragin zuten. Horrez gain, Anaitasuna Kakute Azkoitiko Xake taldeari eta Azpeitiko Udalari “eskerrak” eman nahi izan dizkie “emandako laguntzagatik.” Sailkapen osoa: 1-Santurtzi, 31 puntu 2-Gros, 28.5 puntu 3-Azkoitia, 28 puntu 4-Easo, 25 puntu 5-Zornotza, 19.5 puntu 6-Azpeitia A, 15 puntu 7-Beraun, 15 puntu 8-Zarautz, 12.5 puntu 9-Azpeitia B, 4.5 puntu 10-Ikastaroak (Azkoitiako eta Azpeitiako xake ikastaroetan dabiltzan gazteek osatua), 1 puntu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide