EH Bildu nagusi Azpeitian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 25a

3.189 boto jaso ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren bozkatuena, 3.075 bozekin. Elkarrekin Podemosek 407 boto jaso ditu. %64,93koa izan da parte-hartzea.

EH Bildu izan da bozkatuena Azpeitian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 3.189 boto jaso ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren bozkatuena, 3.075 bozekin. Elkarrekin Podemosek 407 boto jaso ditu, PSE-EEk 166 boz eta 153 PPk. Ciudadanosek 37 boz batu ditu,  ATTKAk 12, PFYVk 11, Zero Murrizketak 5, Ganemosek 5 eta Libertate Nafarrak 3. %64,93koa izan da parte-hartzea; izan ere, bozkatzera deituta zeuden 11.062 lagunetatik 7.187k eman dute botoa. Duela lau urteko, 2012ko, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bildu izan zen bozkatuena. 3.597 boto jaso zituen koalizioak, botoen %46,89. EAJk 3.326 boto jaso zituen orduko hartan (botoen %43,26). PSE-EEk 368 boto jaso zituen, PPk 190 boto eta IUk 78. EB-Berdeak 42 boto, UPyDk 25 boto, Ezker Batua-AZ 23 boz, Equok 8 boz, PACMAk 5, PUM+J 4 boto, PH 4 boto eta UCEk 1. 11.064 lagun zeuden orduan botoa ematera deituta, eta %%70,28koa izan zen parte-hartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide