40 lagun inguru Azpeitiko herri bazkarian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 24a

50 eta 60 hamarkadetan Azpeitira etorritako herritarren omenaldiaren baitan egin dute bazkaria.

50 eta 60 hamarkadetan Azpeitira etorritako herritarrei esker ona adierazi zien atzo Azpeitiko Udalak. Plazan egin zuten ekitaldia eta dozenaka lagun gerturatu ziren bertara. Gaur, horren baitan, herri bazkaria antolatu dute herriko plazan. 40 lagun inguru gerturatu dira bazkaltzera eta giro onean aritu dira jaten. Bazkal ondoren, animazioaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. [flickr_set id="72157670955368913"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide