Azoka Herritik menu bereziak dastatzeko aukera izango da asteburuan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 23a

Kiruri, Larrañaga, Mikel Uria eta Sagasti zahar jatetxeetan eta Azpeitiko kiroldegiko tabernan dastatu ahal izango dira.

Azoka Herritik menu bereziak dastatzeko aukera izango da asteburu honetan ere herriko bost jatetxetan: Kiruri, Larrañaga, Mikel Uria eta Sagasti zahar jatetxeetan eta Azpeitiko kiroldegiko tabernan. Horrenbestez, gaur, bihar eta etzi dastatu ahalko dira Urola Gustagarrik Azoka Herritikerako prestatutako menuak. Honakoak dira eskainiko dituzten menuak: -Azpeitiko kiroldegiko taberna: entsalada nahasia, saiheskia parrilan, patatekin eta piperradarekin eta Aitzarte gazta (artzain gazta) irasagar-orearekin. -Kiruri: txangurru entsalada, arkumea etxeko erara eta mango sorbetea. -Larrañaga: onddo budina, txahal txuleta parrilan eta mami sorbetea. -Mikel Uria: alberjinia pastela onddo kremarekin, hegaluzea parrilan tomate konpotarekin eta jogurt moussea mugurdi eta fruitu gorrien saltsarekin. -Sagasti Zahar: salmorejoa, tosta eta mamiaren zein garaiko fruituen sorbetea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide