Burdinbidearen Euskal Museoa. Ikusteko bai, ibiltzeko ere bai

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 23a, 13:29

1992an ireki zuten, Azpeitian, Burdinbidearen Euskal Museoa. Trenbide sarea berritzearen ondorioz sortutako museo horrek etengabe jasotzen ditu pieza berriak.

Gipuzkoako Hitzarako egin du erreportajea Eider Goenaga Lizasok. Abuztuan heldu zen Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museora azkeneko pieza. “Motor elektrikoa duen automotor bat da, 1928an eraikia. 88 ditu, eta duela bi urte arte zerbitzuan izan dute. Lehenik, Bilboko Transportes Urbanos enpresan bidaiariak eramaten zituen, eta azken urteotan Bilboko metroan erabili dute, barne zerbitzuetarako. Euskotrenen tailerretan zaharberritu zuten, eta gurean daukagu orain”. Juanjo Olaizola zuzendariak (Donostia, 1965) dioenez, trenaren museoa museo bizia da. “Burdinbidea, trena, bizirik dagoen gauza bat denez, etengabeko bilakaeran dagoenez, beti iristen zaizkigu pieza berriak. Nik beti esaten du, erdi txantxetan eta erdi egiatan, orain izorratuta utziko gaituen abiadura handiko trena ere urte batzuk barru museo batean egongo dela”. Hain zuzen ere, 1980ko hamarkadaren amaieran jarri du Olaizolak burdinbidearen museoaren sorreraren abiapuntua, Eusko Jaurlaritza bide estuko trenbide sarea berritzen hasi zenean. “Trenbide sarea, garai hartan, ez zegoen batere ondo; urte askoan ez zen batere inbertsiorik egin, eta tren berriak sartuz, bideak eta katenariak berrituz, makina eta tresneria berria sartuz joan ziren —telefonoak, farolak…—. Zorionez, hor egon zen sentsibilitate bat, eta konturatu ziren une hartan erretiratzen ari zirena ez zela zaharra bakarrik, antigoalekoa baizik”. Ikusi erreportaje osoa Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide