Gurasoen Komunikazio Txokoa zabaldu dute Azpeitiko Gaztelekuan, nerabeen gurasoei arreta eskaintzeko

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 23a

Irailaren 28an, asteazkena, izango da lehen hitzordua 19:00etan, Gaztelekuan.

Gurasoen Komunikazio Txokoa jarri dute martxan Gaztelekuak eta Gazte Informazio Bulegoak, besteak beste, nerabeen gurasoei orientazioa eskaintzeko. Zerbitzua eskaintzen duten kideek azaldu dutenez, nerabeei "orientazio egokia eta elkarbanatzeko espazioa bermatzea" beren lana: "Konfiantzazko eremu bat sortzea dugu xede, Gaztelekua beren beharretara egokituko den erreferentziazko leku izan dadin". Orain, baina, beste urrats bat eman eta Gurasoen Komunikazio Txokoa sortu dute "gurasoen eta nerabeen artean ematen den garai berezi horretan arreta eskaini asmoz". Nerabeekin bizikidetza duten eta garai hori elkarbanatu nahi duten gurasoei zuzendutako txokoa izango da, eta orientazioa eta tailerrak nahiz hitzaldiak eskainiko dituzte. Gaztelekuan egiten den esku hartzea "gurasoengana gerturatzea" nahi dute, "nerabezaroak izan ditzaken beldurrei eta estereotipoei beste begirada bat eskaintzeko". Irailaren 28an, asteazkena, izango da lehen hitzordua 19:00etan, Gaztelekuan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide