Azpeitiko igerilekuan energia aurrezteko proiektu berria ari da aztertzen Udala

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 22a

Usurbilgo Lanbide Eskolarekin bildu da proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko. Udaltzaingoen kotxe elektrikoak erabiltzen duten energia sortzeko eguzki plakak ere jarriko dituzte.

Udal arduradunak eta Usurbilgo Lanbide Eskolako kideak. (Azpeitiko Udala) Azpeitiko igerilekuan energia aurrezteko proiektua berria ari da aztertzen Udala Usurbilgo Lanbide Eskolarekin. Duela bi urte ere Barrenetxeko ur beroko iturburua aprobetxatuz beste proiektu bat jarri zuten martxan igerilekuan energia aurrezteko. “Igerilekua izanik energia gehien kontsumitzen duen eraikinetako, energia aurrezteko beste proiektu bat garatzen ari gara”, azaldu du Udalak. Beraien esanetan, “Azpeitiko Udalak energiaren kontsumo jasangarria sustatu, energia berriztagarrien alde egin eta eraikin publikoen efizientzia energetikoa bilatzeko plana egina du Energia Planaren baitan”. Hori horrela, atzo, elkartu ziren Udal arduradunak eta Usurbilgo Eskolako teknikariak proiektu berri horren bideragarritasuna aztertzeko. Kotxe burujabeak, helburu Horrez gain, Energia kontsumoa aurrezteko asmotan beste proiektu bat ere badu martxan Udalak. Udaltzaingoen bi kotxe elektrikoak erabiltzen duten energia sortzea dute helburu, eta, horretarako, eguzki plakak jarriko dituzte hurrengo hilabeteetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide