Datorren asteburuan Azpeitiko Frontoi Txikin jokatzekoak ziren partidak gaur izango dira azkenean, 20:00etan hasita. Kadeteen lehen mailan, Alegiako Intxurreren aurka ariko da Ilunpe, eta seniorren lehen mailan, Errenteriako Epeleren aurka.
Bestalde, larunbatean hasiko dira aurre-benjamin mailako pilota entrenamenduak, 10:00etan, Frontoi Txikin.