Atzo arratsaldean zabaldu zuten Tuba jaialdiaren inguruko argazki erakusketa Sanagustin kulturgunean.
Irailaren 29an hasiko den VII. Tuba Jaialdiaren baitan jarritakoa da erakusketa, bertan, argazki elkarteko Alaitz Ruizek eta Alberto Belokik ateratako 31 argazki daude ikusgai. Argazkiek jaialdiaren historia laburtzen dute.
Erakusketa urriaren 10a arte egongo da kulturgunean.
Argazkiak: Tuba jaialdia