Azpeitiko kartzelan hildako preso errepublikarrak omenduko dituzte ostiralean

Uztarria.Eus 2016ko irailaren 20a

Juan Casado Lorite, Francisco Delfa Fernandez, Francisca Galvez Vazquez, Luis Palomino Gutierrez, Juan Morales Artiles, Eusebia Delgado Pérez eta Manuel Martin Martinez dira omenduko dituztenak. Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu duten ekitaldian haietako batzuen oinordekoek hartuko dute parte, baita Kirmen Uribe poetak ere. Kartzela zenaren aurrean izango da, gaur egungo anbulatorioaren atarian, 19:00etan.

Eneko Etxeberria alkatea, ekitaldiko afitxa eskuetan duela, eta Aranzadiko Javi Buces eta Juantxo Agirre anbulatorio aurrean, Andaluziako banderarekin. (Uztarria.eus) Herriko memoria historikoa berreskuratzeko eta zabaltzeko egiten ari diren lanaren barruan, omenaldi ekitaldi berri bat antolatu dute elkarlanean Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Azpeitiko kartzelan hil ziren preso errepublikarrak omentzeko ekitaldia izango da eta ostiralean, irailak 23, egingo dute kartzela hura egon zen eraikinaren aurrean, gaur egungo anbulatorioaren atarian, 19:00etan hasita. Aranzadik jasotako datuei esker, Azpeitiko kartzelan hil ziren zazpi preso errepublikarrak identifikatu dituzte: Juan Casado Lorite, Francisco Delfa Fernandez, Francisca Galvez Vazquez, Luis Palomino Gutierrez, Juan Morales Artiles, Eusebia Delgado Pérez eta Manuel Martin Martinez. Irakurri albiste osoa uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide