Kilometroak 2016ra joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikasberri Ikastolak

Urola Kostako Hitza 2016ko ira. 19a, 13:28

10 euro kostatuko da autobus txartela, eta irailaren 30a izango da izena emateko azken eguna. Ikastolako idazkaritzan eman beharko da izena.

Kilometroak 2016ren kartela. Urriaren 2an, igandea, ospatuko dira Kilometroak 2016 Bergaran. Aurten, Aranzadi ikastolak antolatu du ikastolen aldeko festa, eta Azpeitiko Ikasberri ikastolak bertara joateko autobusa antolatu du. Azpeitiko anbulategitik egingo du irteera autobusak 9:30ean eta itzulera, berriz, 18:00etan izango du Bergaratik. Izen-ematea ikasberriko idazkaritzan egin beharko da eta horretarako azken eguna irailaren 30a izango da, 13:00ak aurretik. Autobus txartela 10 euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide