Hainbat ekitaldi izango dira Azpeitian datorren asteburuan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 19a

50.eta 60. hamarkadetan Azpeitira etorritakoei esker ona adieraziko die Azpeitiko Udalak "beraien ekarpenagatik", eta, horren baitan, ostiralerako eta larunbaterako egitarau berezia antolatu dute.

Egitarauaren aurkezpena. (Azpeitiko Udala) Pasa den astean aurreratu bezala, datorren asteburuan Azpeitiko Udalak eskerrak emango dizkie 50. eta 60. hamarkadetan Azpeitira etorritakoei “herrira ekarritako aniztasunagatik”. Hori ospatzeko, bi eguneko festa antolatu dute herrian. “Beren herrietatik beste kultura eta bizitzeko era bat ekarri zuten, hori ezbairik gabe kultur aberastasun izugarria izan da Azpeitiarentzat”, adierazi dute Udaletik.

Ostiralean, hilak 23, eta larunbatean, hilak 24, egingo dituzte ekitaldiak Azpeitian.

Irailaren 23a, ostirala

19:00etan, anbulategi aurrean, 1937an Azpeitiko kartzelan hildako preso errepublikarrei omenaldia.

20:00etan, udaletxe azpian, 50. eta 60. hamarkadetan etorritako azpeitiarrei omenaldia. Ondoren, luntxa egongo da.

22:00etan, plazan, Altza Killo dantza taldearen emanaldia.

23:00etan, Sanagustin kulturgunean, Kiko Venenoren kontzertua. Sarrerak bertan daude salgai.

Irailaren 24a, larunbata

14:30ean, plazan, herri bazkaria.

16:00etan, plazan, animazioa.

Herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, Baigera Iean, Baigera IIan eta Juantxo Txiki tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide