Hazparneren eta Azpeitiaren arteko senidetza indartzeko bilera egin zuten atzo, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 16a

Beñat Intxauspe alkatea eta Xabi Haritschelhar zinegotzia etorri ziren Azpeitira. Datorren urtean, 30. urteurrenaren baitan egingo duten ekitaldi programa landu zuten.

Atzoko bilera Azpeitiko udaletxean. (Azpeitiko Udala) Azpeitian izan ziren atzo Hazparneko alkatea Beñat Intxauspe eta Xabi Haritschelhar zinegotzia, bisita instituzionalean. Udaletxean elkartu ziren Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Mikel Ibarzabal eta Aitor Bereziartua zinegotziekin. Horrela, Hazparneren eta Azpeitiaren arteko senidetza indartzen jarraitu zuten. Horrez gain, datorren urtean, 30 urte beteko dira bi herriak senide egin zirela, eta horren inguruko ekitaldi programa lantzen aritu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide