Emakumeek taldean korrika egiteko izen ematea zabalik dago Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 16a

Pare bat lagun falta dira taldea osatzeko, baina irailaren 26ra bitartean apuntatzeko aukera dago

Emakumeek taldean korrika egiteko aukera dago Azpeitian, eta parte hartu nahi duenak, dagoeneko eman dezake izena. Gaitasun maila guztietako jendeari zuzenduta dago ekimena, eta taldekideek banakako jarraipena izango dute begirale baten bidez. Taldea astelehenetan eta asteazkenetan elkartuko da, igerileku aurrean, eta 19:15etik 20:30era izango dira saioak. Kiroldegiko bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute, eta bazkideak ez direnek 35 euro. Urriaren 3an hasiko dira saioak. Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua behar da, eta, une honetan, pare bat lagun falta dira. Dena den, irailaren 26ra bitartean eman daiteke izena, igerilekuan. Informazio gehiago nahi duenak, 943 15 00 95 telefonora dei dezake, edo kirolak@azpeitia.eus. webgunea kontsultatu.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide