Alde Zaharra eta Inaziotar guneak ezagutzeko bisita gidatua izango da bihar

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 16a

18:00etan abiatuko da Plaza Txikiko turismo bulegotik

Azpeitiko Alde Zaharra eta Inaziotar guneak ezagutzeko bisita gidatua izango da bihar. Abuztuan egindako bisita gidatuek izan zuten harrera ikusita, gehiago antolatzen jarraitzeko asmoa du Udalak, eta bide horretan dator biharkoa. Bisita 18:00etan abiatuko da Plaza Txikiko turismo bulego aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide