Elkarretaratzea, plazan. (Eider Bereziartua)
Atzo epaitu zituzten Gasteizko Lurralde Auzitegian, 2014an EHUren Gasteizko campusean atxilotu zituzten sei gazteak. 2014ko martxoaren 19an atxilotu zituzten elkarretaratze batean, euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatzen ari zirela. Tartean da
Onintza Valverde azpeitiarra.
Fiskalak eutsi egin die Valverderentzat eta harekin batera epaitu zituzten beste bost gazteentzat
egindako zigor eskaerei: bi urteko espetxe zigorra bostentzat (tartean Valverderentzat) eta hiru urtekoa seigarrenarentzat. Epainaren zain dira gazteak.
Atzo arratsaldean hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten plazan, epaiketaren kontra azaltzeko eta sei gazteei babesa adierazteko.