Xabier Madina: "??Inklusiboa izateak aberastu egiten du dantza"

Berria/erredakzioa 2016ko irailaren 14a

Oztoporik gabeko dantza sustatzen du Madinak bultzatutako elkarteak. EHUko Udako Ikastaroetan aritu dira beren proiektua azaltzen.

"Dantza ez da terapia bat niretzat, neure burua adierazteko eta sormena lantzeko modu bat baizik". Xabier Madina dantzariak (Azpeitia, Gipuzkoa, 1969) hala azaldu du dantzak urte hauetan eman diona. "Ahaldundu egiten nau, eta pertsona moduan garatzen laguntzen dit". Garun paralisia du, baina dantzatzeko gogoak eta ilusioak Kolorearekin elkartea sortzera bultzatu zuen, beste hainbat lagunen elkarlan eta laguntzarekin. 2013an sortu zenuten Kolorearekin elkartea, oztoporik gabeko dantza sustatzeko xedearekin. Zertan egin da aurrera helburu horretan? Helburu bat baino gehiago, prozesu bat dela esango nuke. Izan ere, dantza inklusiboak, bere horretan, helburu asko ditu: artistikoak, astialdiari lotutakoak, sozialak...Urte hauetan, urratsak egin ditugu dantza inklusibo hori gauzatu ahal izateko espazio bat sortzeko. Hasieran, hiru bat hilean behin elkartzen ginen. Proba moduko bat zen. Zorionez, azken ikasturtean espazio finko bat eduki dugu Errenteriako Niessen zentroan [Gipuzkoa], Kukai dantza taldeari eta Errenteriako Udalari esker. Zortzi lagun egon gara eskolak jasotzen modu finkoan, eta beste asko tarteka. Izaskun Lapaza dantzariak gidatu ditu eskolak. Orain, espazio hori egonkortu nahi dugu. Aldaketa sozial eta artistiko bat gertatzen ari den garai honetan, baina beti gaude diru laguntza publikoen menpe. Kukai moduko talde baten babesa jasotzea garrantzitsua izango da zuentzat, ezta? Gure proiektua guztiena eta guztientzat da, eta, alde horretatik, gizarte osoaren inplikazioa behar dugu: erakundeena, artistena, dantza eskolena, ezintasunak dituzten pertsonekin lan egiten duten elkarteena... Baina Kukairen babesa eta elkarlana oso inportanteak dira. Kukaik berak sentsibilizazio proiektu bat dauka dantza kalera, plazara, herrira gerturatzeko. Eta hau horren parte ere bada. Gure nahia da espazio horiek zabalduz eta egonkortuz joatea, pixkanaka. Elkarrizketa osorik, Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide