'Gernika' filma emango dute Azpeitian eta Azkoitian asteburuan

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 13a

Soreasu eta Baztartxo antzokietan izango da ikusgai ostiraletik astelehenera bitartean. Igande arratsaldean, berriz, 'Ice Age: el gran cataclismo' izango da ikusgai Azpeitiko Soreasu antzokian eta Azkoitiko Baztartxon 'Buscando a Dory'.

Gernika filma izango da ikusgai datorren asteburuan Azpeitian eta Azkoitian. Horrez gain, igande arratsaldean Ice Age: el gran cataclismo (16:30) eta Buscando a dory (17:15) emango dituzte, Azpeitian eta Azkoitian, hurrenez hurren. Gernika filma larunbatean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehean 21:30ean ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Azkoitiko Baztartxo antzokian, berriz, ostiralean 22:00etan, zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan izango da ikusgai. https://www.youtube.com/watch?v=uuKl2dIiUzM

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide