Azpeitiko EAJk hileko batzarra egingo du gaur

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 13a

Jeltzaleak 20:00etan elkartuko dira Batzokian, eta irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dituzte hizpide.

Azpeitiko EAJ alderdiak hileroko batzarra egingo du gaur, asteartea. Azpeitiko jeltzaleak 20:00etan elkartuko dira Batzokian, eta irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dituzte hizpide. "Gaiaren garrantziagatik", EAJk dei egin die herriko alderdikide guztiei batzarrera bertara daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide