Askotariko ekitaldiz beteta dator Azoka Herritiken laugarren edizioa

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 13a

Bihar hasi eta zapatu gaua bitartean dozenaka ekitaldi izango dira herriko txoko desberdinetan. Bihar 'Herri hezitzailea' hitzaldia izango da Sanagustin kulturgunean.

Azoka Herritiken antolatzaileak eta parte-hartzaileak. (Mailo Oiarzabal) Bihar hasiko da Azoka Herritiken laugarren edizioa, Herri hezitzailea solasaldiarekin. Joxe Mari Agirretxe Porrotxek eta Amaia Etxabek hezkuntzaren inguruko hitzaldia eskainiko dute 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Ostegunean, berriz, bertako tomatearekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira, herriko tabernetan. Ostirala eta zapatua izango dira azokaren egunik indartsuenak; izan ere, ostiral arratsaldean hasi eta larunbat gauera arte ekitaldi andana izango da. Kultura, formatu txikian Ostiral gauean formatu txikiko hiru kultur emanaldi izango dira, eta hainbat azpeitiarrek hartuko du parte. Anartz Izagirrek eta Garazi Ugaldek poesia errezitaldia egingo dute Orkatzen; Xanti Agirrezabalak eta Telmo Iruretak Jendartean bidaide antzezlana oholtzaratuko dute Sanagustinen; eta Felipe Murillok eta Iraia Bereziartuak kontzertua emango dute Pikuan. Tomate zatarren lehiaketa Aurtengo azokan bada berrikuntzarik, eta horietako bat da Tomate Zatarren Lehiaketa Herrikoia. Herritar bakoitzak bere baratzeko tomate bat aurkeztu ahal izango du, 10:00etatik 11:00etara, plazan. Ondoren, epaimahaiak eta herritarrek erabakiko dute bi sariak nori eman. Irabazleek bi lagunentzat otordu bana irabaziko dute. Jarraian Azoka Herritiken laugarren edizioaren egitaraua: Bihar, irailak 14 19:00. Herri hezitzailea hitzaldia, Sanagustinen, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Amaia Etxabe hizlariekin. osteguna, irailak 15 19:00-21:00. Pintxo poteoa, bertako tomatea ardatz hartuta. Ostirala, irailak 16 16:00. Soreasuko Elkargunearen irekiera. 17:00. Baserritarren azoka, udaletxe azpian. Alberdienean eta Erdikalean, stock azoka. 18:00. Bertanen maskotaren aurkezpena eta umeentzako txapa tailerra Alberdienean. 22:00. Afizionatu mailako pilota partidak, Frontoi Txikian. 22:30. Poesia errezitaldia Anartz Izagirreren eta Garazi Ugalderen eskutik, Orkatz tabernan. 23:00. Jendartean bidaide antzezlana, Xanti Agirrezabalaren eta Telmo Iruretaren eskutik, Sanagustinen. 23:30. Felipe Murilloren eta Iraia Bereziartuaren kontzertua, Pikua tabernan. Larunbata, irailak 17 09:30. Azokako partaideen gosaria, Sanagustinen. 10:30. Juan Antxieta musika eskolakoen kalejira. 10:00-14:00. Baserritarren eta artisauen azoka, tomateen erakusketa eta hazien tailerra, plazan. Arte eta Diseinukoen, Juan Antxietakoen eta Antxieta arkeologia taldekoen erakusketak eta emanaldiak Plaza Txikian. Merkatarien stock azoka Alberdienean eta Erdikalean. Bigarren eskuko azoka Elkargunean eta Erdikalean. Herriko elkarteen postuak, Perez Arregin. Eskola kirola, atletismoa eta xakea Olazko Amaren plazan. Irratia ere izango da kioskoan. 14:00. Bazkari begetarianoa, Gaztetxean. Ondoren, Onintza Valverderen kontzertua. 16:30. Artisau azoka plazan, stock azoka Alberdienean eta bigarren eskuko azoka Erdikalean. 18:30.Euskal kanten emanaldia plazan. Ondoren, otarrearen zozketa, kioskoan. 23:00.Perlak eta La Basu taldeen kontzertuak, Sanagustinen. Jarraian Azoka Herritiken spota. https://www.youtube.com/watch?v=YfVSVS32uLk

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide