Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 3tik ekainaren 22ra izango dira ikastaroak. Izena eman nahi duenak 606 34 16 08 edo 685 76 18 63 telefono zenbakietara deitu edota 'jtaborcia@hotmail.com' helbidera idatz dezake.
Sustraia Tenis Klubak, Azpeitiko Kirol Patronatuarekin batera, tenis ikastaroak antolatu ditu datorren ikasturterako Azpeitiako Udal kiroldegian. Urriaren 3tik ekainaren 22ra izango dira saioak, astelehenetik ostiralera. Adin guztietako eta maila guztietako pertsonei bideratutako ikastaroak eskainiko dituzte: txiki-tenis, hastapena, hobekuntza, lehiaketa eta nagusiak.
Izena eman nahi duenak 606 34 16 08 edo 685 76 18 63 telefono zenbakietara deitu edota jtaborcia@hotmail.com helbidera idatzi beharko du.