Neguko baratzea prestatzeko tailerrak emango ditu ekoguneak bihar Azpeitian. 'Neguko baratza presta dezagun' lelopean izango dira ikastaroak, eta neguan baratzean zer landatu eta nola zaindu irakatsiko dute. Tailerrak herriko baratze parkeetan emango dituzte. Otzakan 17:00etan hasiko da tailerra eta 18:15ak arte luzatuko da. Izarraitzpen, berriz, 18:15etik 19:30era izango da. Ikastaroak dohainik izango dira, eta edonork har dezake parte beraietan.
Horrez gain, Furgobaratza zerbitzua ere izango da. Bertan, baratzeko gaien inguruko aholkularitza emango dute.