Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Langabetuen lan munduratzea sustatzea da egitasmoaren helburua
Iraurgi Berritzenek martxan jarri duen Lanzituz (Lan Sozietateak Sortuz) programak langabetuen lan munduratzea sustatzea du helburu, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du.
Euskadiko enpleguaren sorreran inplikaturik dauden hainbat erakunderen arteko elkarlanaren fruitu da proiektua. Egitasmoan ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU-UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.Programari esker, Urola Erdiko langabetuek, beren lanbide propioa sortzerako orduan, Lan Sozietate eredua aukera moduan ezagutzeko parada izango dute. Eredu horrekin, Gizarte Ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota, eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi dituzte. Enpresa eredu horren inguruko sentikortasunaren sustapenaz gain, enpresa txikien kudeaketa integrala aurrera eramango dutenen gaitasunak areagotzea lortu nahi dute. Horretarako, Azkoitiko eta Azpeitiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia den Iraurgi Berritzenek hainbat ekimen jarriko ditu martxan eskualdean: auto-enpleguaren eremuan informazioa eta aholkularitza jarduerak, ekintzailetzan eta enpresa-kudeaketan trebakuntza, negozio ideien formulazioan laguntza eta, lehen hilabeteetan zehar, programa horren baitan sortzen diren enpresen jarraipen eta zuzendaritza.