Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zortzi taldek hartu zuten parte, eta azpeitiarrek finala Zumarragako taldearen aurka jokatu zuten.
Atzo, igandea, jokatu zen Azpeitiko Cricket txapelketa Goenan bosgarren urtez jarraian. Zortzi taldek hartu zuten parte lehiaketan, Azpeitiko bik, Gasteizko bik, Tuterako batek, Eibarko batek, Zumarragako batek eta Azkoitiko batek. Egun osoan aritu ziren lehian, eta amaieran Azpeitiko Cricket taldea izan zen garaile puntuazio altuenarekin. Finala Zumarragakoen aurka jokatu zuten azpeitiarrek.
Antolatzaileak “gustura” agertu dira txapelketak izandako harrerarekin.
[flickr_set id="72157673665136276"]