Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu dute gaur, igandea, Leitzan, eta Mikel Larrañaga azpeitiarrak finalerako txartela eskuratu du. 54 ontzako enborra ebakitzeko minutu 1 eta 31 segundo behar izan zituen. 60ko aurrena ebakitzeko, berriz, 03:56 segundo. 72 ontzako enborra 9 minutu eta 05 segundotan moztu zuen. Bigarren bueltan, berriz, 72 ontzako enborra 14 minutuan eta 39 segundotan, 60 ontzakoa 18:09 segundotan eta 54 ontzakoa 20 minutu eta 28 segundotan ebaki zituen. Denbora horiek eginda, 01:07:08 denbora eginda, hirugarren sailkatu zen Larrañaga. Haren aurretik sailkatu ziren Iker Vicente eta Aitzol Atutxa, 01:03:08 eta 01:04:29 denborak eginda, hurrenez hurren.
Lehen maila osatzen duten 12 aizkolarietatik 10 aritu dira gaur nor baino nor; izan ere, Joxe Mari Olasagastik mediku agiria aurkeztu du eta Floren Nazabalek aizkora utzi du. Leitzako Amazabal frontoian 18:00etan hasi da lehia, eta aizkolariek 54, 60 eta 72 ontzatako bina enbor ebaki dituzte. Guztira, sei aizkolarik lortu dute finalera sailkatzea: Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi, Juan Jose Lopez eta Ugaitz Mugerza. Finaletik kanpo geratu dira Iñaki Azurmendi, Jon Irazu, Jon Rekondo eta Ruben Saralegi.
Finala urriaren 23an izango da, Bilboko Miribilla pilotalekuan.