Hainbat herritar elkartu ziren atzo Arnaldo Otegiren inhabilitazioa salatzeko. "Ezetzari baietzarekin erantzungo diogu, herria egiten jarraituko dugu. Hemen eta orain", adierazi zuten. Era berean, asteleheneko ekitaldirako deia egin zuten. 18:30ean izango da, plazan, eta Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte izango dira bertan.