Larrañaga, Basauriko finalean (E. Albizu Lizaso)
Datorren igandean, irailak 11, Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da Leitzan, 18:00etan. Lehen maila osatzen duten 12 aizkolaritatik 10 arituko dira kanporaketan, eta horien artean izango da Mikel Larrañaga azpeitiarra.
Lehiaketan 54, 60 eta 72 ontzetako bina enbor moztu beharko dituzte aizkolariek, eta lehen sei postuetan sailkatzen direnek lortuko dute urriaren 26an Bilbon jokatuko den finalean aritzeko txartela.
Ondorengo aizkolariek hartuko dute parte kanporaketan:
Aitzol Atutxa Gurtubai
Iñaki Azurmendi Peñagarikano
Joseba Otaegi Saizar
Jon Irazu Ugalde
Mikel Larrañaga Elgarresta
Ugaitz Mugerza Mendizabal
Jon Rekondo Salaberria
Iker Vicente Saralegi
Ruben Saralegi Martinikorena
Juan Jose Lopez Azpilikueta