Loiolako Basilikako erlojua berriztatu dute eta igandean inauguratuko dute

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 8a

Jose Manuel Zugastik eraiki zuen erlojua 1854. urtean, eta 2015eko martxotik aritu dira zaharberritze lanetan. Inaugurazioa 11:00etan izango da Basilikan.

Erlojua eraberritze prozesuan. (Yeregui Elkartea) 1854. urtean eraiki zuen Jose Manuel Zugasti Arrasateko erlojugileak Loiolako Basilikako erlojua, Bilbon. Duela bi urte inguru, erabilpen ezagatik erlojuak erortzeko aukera zuela eta, Zumaiako Yeregui Elkartearekin jarri ziren harremanetan ordularia berriztatzeko. Pasa den urteko martxoan hasi zen Yeregui Elkarteko lan-taldea zaharberritze lanetan, eta, besteak beste, erlojuaren garbiketa eta pintaketa, soinu pisuen murrizketa, penduluaren laburtzea, soinuarentzat eragingailu berria jartzea eta kanpaiaren garbiketa lanak egin dituzte. Horrez gain, Teresa Etxaniz Iriarte ingeniariak erlojuaren inguruko azterketa zehaztua egin du eta berriztatze lanen nondik norakoak guztiak jaso ditu. Larunbatean, hilak 11, egingo dute erloju berriztatuaren inaugurazioa 11:00etan Loiolako Basilikan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide