Larunbatean ospatuko dute Jubilatuen Xoxoteko Eguna

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 7a

Ibilaldian parte hartzeko ostirala baino lehen eman beharko da izena Baigerako bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean. Eguraldi txarra eginez gero ez da egingo irteera.

Iazko Jubilatuen Xoxoteko Eguneko argazkia. (Azpeitiko Udala) Jubilatuen Xoxoteko Eguna ospatuko dute larunbatean, irailak 10, Azpeitian. Baigerak eta Azpeitiko Udalak antolatutako ibilaldia uztailean egitekoak ziren, baina eguraldi txarragatik datorren larunbatera atzeratu zuten. Esan dutenez, egun horretan eguraldiak lagunduko ez balu, irteera ez litzateke egingo. Ibilaldian parte hartzeko aurrez eman behar da izena Baigerako bulegoan, 10:30etik 12:30era. Izen-ematea doakoa da eta ostirala baino lehen egin beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide