Trafiko istripua izan da Esklabetako komentuaren parean

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 6a

19:00ak aldean izan da istripua, eta bi lagun Azpeitiko anbulatoriora eraman dituzte zaurituta.

Gaur, asteartea, arratsaldean, 19:00ak aldean, trafiko istripua izan da Azkoititik Azpeitira bidean, Loiolako Inazio Hiribidean, garai batean Izarra Hotela zegoen tokiaren eta Esklabetako komentuaren artean. Bi lagun zauritu dira eta biak Azpeitiko anbulatoriora eraman dituztela jakinarazi du SOS Deiakek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide