Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 15a arte eman daiteke botoa posta bidez. Bulegoez gain, bi alderdiek telefono zenbaki bana jarri dute herritarren zalantzak argitzeko.
Datorren irailaren 25ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako eska daiteke posta bidezko botoa dagoeneko. Egun horretan Azpeititik kanpo izango diren herritarrek irailaren 15a arte izango dute zerbitzu hori erabiltzeko aukera, eta EAJk eta EH Bilduk beraien laguntza eskaini die hala nahi dutenei.
EH Bildurekin harremanetan jartzeko 688 72 32 32 telefono zenbakia jarri du alderdiak herritarren esku, eta edozein zalantza izanez gero bertara deitzeko edo whatsapp bidez mezua bidaltzeko aukera izango du hala nahi duenak. Aurrez aurre hitz egiteko, berriz, Goiko kaleko lokala irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era.
Bestalde, EAJren laguntza jasotzeko 688 69 16 10 telefono zenbakira deitzeko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek. Horrez gain, Batzokia ere zabalik izango da bertaratu nahi duenarentzat astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 19:30era.