Datorren irailaren 14an epaituko dituzte 2014ko martxoaren 19an ikasle presoen eskubideen aldeko kontzentrazio batean, Gasteizko campusean, atxilotu zituzten sei gazteak. Tartean da azpeitiar bat, eta epaituak izango diren gazte horiei guztiei babesa emateko kontzertuak antolatu dituzte Azpeitiko Orkatz kultur elkartean. Ostegunean, irailaren 8an, izango dira, 22:00etan hasita. Baatzako letxuga ustelak (Blu) eta Verrater taldeak izango dira zuzeneko emanaldia eskainiko duten taldeak.