Del Cid eta Odriozola txapeldun Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketako bosgarren proban

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 5a

Kataluniako Cervera herrian izan zen lasterketa pasa del larunbatean, eta Jorge del Cidek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen.

Jorge del Ciden eta Nere Odriozolaren autoa lasterketan. (Jorge del Cid) Udako geldialdiaren ostean, pasa den larunbatean, irailak 3, Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketako bosgarren proba jokatu zen Kataluniako Cervera herrian. Bertan, Jorge del Cid eta Nerea Odriozola azpeitiarrak izan ziren garaile Mitsubishi EVO X autoarekin, eta modu horretan del Cidek denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen. Lehen garaipena denboraldiko aurreneko lasterketan lortu zuen Azpeitiko bizilagunak, baina orduan Rodrigo Sanjuan madrildarra izan zuen kopiloto lanetan. Orduan bezala, oraingoan ere lasterketa irabazteaz gain, Mitsubishi EVO Cupa irabazi zuten del Cidek eta Odriozolak. Azpeitiarren ondoren Josep Basols eta Jordi Mercader (Citroën) eta Josep Maria Membrado eta Jordi Vilamala (Ford) kataluniarrak helmugaratu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide