Goiko Kalen dago EH Bilduk hauteskundeetarako zabaldu duen lokala. (Julene Frantzesena)
Irailaren 25ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen baitan zabaldu duen lokalaren inaugurazioa egin zuen atzo, irailak 1, Azpeitiko EH Bilduk. Aldi berean, hauteskunde aurreko lehen batzar irekia egin zuten Goiko Kalean dagoen lokal berrian. Dozenaka lagun gerturatu ziren bertara, eta Azpeitiko EH Bildu “oso gustura” agertu zen herritarrek deialdiari emandako erantzunarekin.
Lokal honen bitartez EH Bilduk“herria egitea” du helburu, bertan egingo baititu hauteskundeetara begirako lanak. Esate baterako, bilerak egiteko, boto-paperak prestatzeko eta herritarrei argibideak emateko erabiliko dute aretoa. Esan dutenez, laster emango dute aditzera bertako egutegia.