Bi autoren arteko istripua izan da Azpeitian, Sanjuandegi eta Loiola artean

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko irailaren 2a

Bi autoren arteko istripua izan da gaur, irailak 2, Azpeitian, Sanjuandegi eta Loiola artean, Barrenetxe auzunearen parean. 09:30ak aldean gertatu da ezbeharra; auto batek beste bat jo du atzetik. Pertsona bat zauritu da, eta Azpeitiko anbulatoriora eraman dute. Suhiltzaileak errepidea garbitzen ari dira zirkulazioa bere onera itzul dadin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide