Joxepa Mendizabal oroigarria eskuetan duela senidez eta lagunez inguratuta. (Azpeitiko Udala)
Joxepa Mendizabal Basurto azpeitiarrak 100 urte bete ditu gaur, irailaren 1ean. Hori dela eta, San Martin egoitzan bildu dira senide eta lagunak urteurrena ospatzeko. Bertan izan dira Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia eta oroigarria eman diote Mendizabali.
Mendizabal Loiolako Berrosueta baserrian jaio zen eta ezkondu aurretik Donostian eta Frantzian ibili zen lanean neskame moduan. Ondoren, jostun lanetan aritu zen urte luzez. 100 urtetara iristeko sekretuaz galdetuta, argi izan du: “lan eta lan eginda!”