Umeek eman diete bukaera Goiko Kaleko San Agustin jaiei

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 28a

Ume jolasak egin dituzte Goiko Kaleko plazatxoan arratsalez, eta The Viyenard Birds-en kontzertuarekin bukatuko dira sanagustinak.

San Agustin jaiak ospatu dituzte aurten estreinekoz Azpeitiko Goiko Kalen. Atzo, larunbata, bota zuten txupinazoa, eta denetik egin dute asteburuan: dardo lehiaketa, mus txapelketa, triki-poteoa, afaria, meza, txokolatada eta abar. Umeek eman diote bukaera festei, eta igandea borobiltzeko The Viyenard Birds-en kontzertuarekin biribilduko dute egitaraua gaur, 19:00etatik aurrera. [flickr_set id="72157673084230305"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide