'Lejos de los hombres' filma emango dute gaur, Azpeitiko plazan

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 26a

Udako azken aire libreko emanaldia izango da gaurkoa, 22:00etatik aurrera.

Lejos de los hombres filma emango dure gaur, ostirala, Azpeitiko plazan, 22:00etatik aurrera. Jatorrizko bertsioan izango da pelikula, frantsesez –Loin des hommes–, eta euskaraz azpitidatziko dute. Udako azken aire libreko filma izango da gaurkoa. David Oelhoffen-ek zuzendutako pelikula da Loin des hommes, eta ordubete eta 40 minutu inguru irauten ditu. 2014an etreinatu zuten, eta Argelian dago kokatuta, 1954an. Honakoa da filmaren laburpen-bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=5E4WvSe_6zY

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide