Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa astelehenean egingo dute Azpeitiko Udalean, 10:00etan. Irailaren 25ean dira bozak, eta zozketa informatiko bidez aukeratuko dituzte hautes-mahaietako ordezkariak. Udaletxe guztietan egingo dituzte zozketak abuztu bukaeran, eta irailaren 1a eta 3a artean emango zaie mahaian egotea egokitu zaienei horren berri.
Eskualdeko hautagaien zerrenda ikus dezakezue,
hemen.