Azkoitiko Aizpurutxo auzoan eta Azpeitiko Goiko Kalen sanagustinak ospatuko dituzte bihar, ostirala, hasi, eta igandea bitartean. Estreinekoz ospatuko dute festa hori Azpeitian, eta bizilagun eta tabernarien artean antolatu dute egitaraua. Honakoak dira bi lekuetako egitarauak:
Azkoitiko Aizpurutxo auzoko festak
Bihar, ostirala
22:30. Mus txapelketa azkarra, Itziar jatetxean. Izen-ematea 22:00etatik aurrera izango da, eta 20 euro balio du bikoteko. Irabazleek 300 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarren sailkatuek, 200 euro; eta 100 euro, berriz, hirugarrenek.
Abuztuak 28, igandea
11:00. Meza.
12:30. Herri kirolak, frontoian. Harri-jasotzaile eta aizkolariak arituko dira, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin batera.
14:30. Bertso bazkaria, Itziar jatetxean. Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute giroa.
Azpeitiko Goiko Kaleko festak
Bihar, ostirala
22:00. Lejos de los hombres filma, plazan.
Etzi, larunbata
12:00. Txupinazoa eta mokadua Goiko Kalen.
16:00. Mus txapelketa Sanagustin kulturgunean.
18:00. Dardo txapelketa Fideo de Mileto tabernan.
20:00. Trikipoteoa eta ondoren afaria Sanagustin kulturgunean.
Abuztuak 28, igandea
09:00. Txisturalien goiz eresia.
10:30. Auzotarren aldeko meza Miserikordian.
16:00. Ume-jolasak.
17:30. Buru haundiak eta txokolatada.
19:00. The Viyenard Birds-en kontzertua plazako kioskoan.