Obrak hasi dituzte Azpeitiko azoka plazako lehen solairuan

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 24a

Sei eta zortzi hilabete artean beharko dituzte lanak bukatzeko. Beheko solairuko hormak, suteen aurkako egokitzapenak eta irisgarritasun lanak egiten ari dira.

(Azpeitiko Udala) Obratan hasi dira Azpeitiko azoka plazako lehen solairuan, eta Azpeitiko Udalak adierazi duenez, sei eta zortzi hilabete artean beharko dituzte lan guztiak bukatzeko. Uneotan, azoka plazako hormak, suteen aurkako egokitzapenak eta irisgarritasun lanak ari dira egiten. Ekainean ziren obrekin hastekoak, baina San Inazio jaiak bukatu artean itxaron dute. Udalaren arabera, lehiaketa publikoa atera ostean, Altuna y Uria enpresak egingo du beherko solairua. Erakundeak adierazi duenez, plazako bizilagunekin eta azokan ibiltzen diren baserritarrekin bilerak egin dituzte uztailean. Horrela adostu dute obrak bukatu bitartean, Frontoi Txikian egitea astearteetako azoka. Behin lanak amaituta, berriro mugituko dira azoka plazara, eta ohiko merkatuaz gain, bertako produktuak saltzeko leku finko bat jartzea aurreikusi dute. Postu finko hori arrandegiarekin eta harategiarekin batera egongo da. Horrez gain, tokiko produktuekin lotutako ekintzak bertan egitea nahi lukete. Ideia hori fintzeko, "prozesu parte-hartzaile bat" jarri zuen abian udalak; eta, azaldu dutenez, horretan jarraituko dute udazkenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide